UBUNTU- KONTRIBUZIO SISTEMA

Naiz Hegoa Afrikatik datorren mugimendua baliagarri da oso geuretzat ere.

-Ikuspuntuak, bideak, planteamenduak anitzak behar ditugula gero ta argiago dut neuk. Jantzita bagara eta irtenbideak eta baliabideak aunitz baditugu geure Euskal Herria eta arraza humanoa aske senti ta aberasteko moduan izango garelako.

MANIFESTUA- ARGIBIDEA

“Goazen herritar bakoitzak bere talentu naturaletik edo landutako habileziatik komunitate osoaren onerako ekarpena egitera”

 

Geuk, arraza Humanoak bizi izan dugun sistema sozio-politiko orok huts egin digu nabarmen. Hego Afrika mundu osoa bezala, erabateko eta emaitza katastrofikoak dakartzan gardatu finantzieroaren ertzean aurkitzen da. Hego Afrikako ekonomia eta errekurtso naturalak politiko ignoranteek lotsagabe lapurtuak izan dira, herritarrak kontutan hartu gabe eta inongo gupidarik ezaz.

Gaur egungo krisiak ez du erremediorik. Estruktura finantziero globalaren inguruan begira jarri den orok daki ez dagoela zorioneko amaierarik   diruak gidaturiko sistema kapitalista kontsumitzaile honentzat, geure buruzagiek  barneraturiko honentzat.

Hego Afrika munduko herrialderik aberatsenetariko bat izanen da. Pertsona bakoitzak nahi adina izan beharko luke. Eta ala eta guztiz, pobrezia handiagoa dugu, gose gehiago, etxegabe gehiago, krimen gahiago, gaitz gehiago, anarkia gehiago eta tristezia gehiago, historian izan dugun gehien. Errebolta odoltsu ebentualik  gabe ezin jarrai dezake egoerak.

Baina hau ere eragotzi daiteke. Esaten digute historiak ez digula deus irakatsi. Ea ba – orain da garaia historiatik ikasi eta norabide erabat ezberdinaren autua egin behar duguna.

Egoera katastrofiko honek aukera argi baten aurrean kokatzen gaitu, konszienteki geure norabidea aldatu eta geure etorkizuna Humanoki segurtatzeko eta Hego Afrikako biztanle modura.

Dokumentu honek estruktura sozial berria baten hastapen  basikoa aurkezten du benetako askatasunera bideratzen gaituelarik, benetan aurrera egin eta Hego Afrikako jendarte modura geure etorkizunaren benetako kontrolera.

Helburu hau lortuko bada eta geure etorkizunari heltzeko garaian,  herritarrak pentsakera erabat aldatu eta paradigma aldaketa egin beharko du. Honek eskatzen du politiko eta beren gobernuengandik boterea bueltan geureganatzea, beraien lege sistema konplexuekin, beraien interes propioak defendatzeko eta babesten dituzten korporazio multinazional handien egutegiak bebesteko eginikoekin…

ERALDAKETA

Eraldaketa UBUNTU KONTRIBUZIO SISTEMARA ezin da pauso bakarrean egin. Barneratzea pauso txikien bidez soilik eman ahal daiteke, jendeari lagungarri egiteko aklimatazioa bizi modu berrira eta estruktura berriak ezartzearekin etorriko den askatasunera. Pauso hauek une gozo ta askatazaileak izango dira denontzat, aukerak mugagabe izango dituelarik norbanakoak…

Gehiago irakurri nahi duenarentzat hemen web orriaren helbidea;

http://www.michaeltellinger.com/ubuntu-cont.php

 Ingeleraz aurkituko duzuenez interneten diren itzultzaileak erabili ahal dituzue. Asko dago bertan ikusi, entzun eta irakurtzeko. Oso aberatsa  benetan. Ez da aitzakiarik nahi bada irakurriko delako eta baita ere alternatibak egon badaudelako. Beraz bada unea geure etorkizunari geuk bidea ipintzeko eta askatasun militante gixa gaur egungo botereari muzin eginaz geure errealitateak sortzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s