DOAIN LANA EGITEA

Edozein lanetarako teknologia existitzen den garaian aurkitzen gara, ia lan orotarako hobeki esanda. Sinesten ez duenarentzako gomendatuko diot begiratzea eta azterketa sakon egitea lana edo ene ustez zuzenagoa izanen da esklabutzari dagokionez. Bizi dugun esklabutza ez da historiaren arira ezagutzen duguna baizik eta modelo Europearra deritzona ain zuzen. “Lehen lanean esklabu jardunda jana, arropa eta etxea emanen zizkizuten, eta egun berriz, esklabuak soldata jasotzen du eta soldata ( dirua) horrekin jana, arropak eta etxea lortzeaz bera arduratuko da.” Zer pentsa emanen du.

10458330_10152284572268842_6397145293069857429_n

ANTZEKOTASUNAK

(Nere irakurketa da  aurkezten dudan testu hau  eta ez da inondik inola ere inoren intelijentzia eta arrotasuna iraintzea ene asmoa. ” Zapalduak daki ondo bihotz onaren sentitzea, eta ezjakinak beti ezustekoak.)

ESKLABUTZA

“Eraginkorragoa da beraiei esaten ez diezunean.”

Ez dakit zenbatek galdetuko zenioten zeuen buruari gehiengoa gutxiengo  batentzako esklabutzan edo lanean horrelako normaltasunez eta horren denbora luzez, jenerazioz jenerazio  arituak garela. Eta gabiltz oraindik.

Antzekotasun bat; – Lanerako ordua eta uniformea ( dena dela ere); Ikastola edo eskolarako ordua eta mantala. – Zer landu, sortu edo mantendu behar duzun dioen nagusia; Zer noiz eta nola egin eta ikasi behar duzun zioen Maixu, andereno,…-Oporretarako (azaltzearren ari naiz, inor konbenioez, edo lantokia ixten denaren aipuan hasi aurretik diot) baimena eskatuaz; Maixu edo anderenoari komunera joateko baimena eskatzen.-Jangela hitza erabiltzea nahikoa.  Eta hausnartzen jarriaz eta zeure kabuz zenbat adibide etorri ahal zaizkizun burura bizi nahi baduzu, ekin!, beti da aberatsa eta.

Behin entzun eta sekula ahaztu ez eta oso aproposa ( nere ustez) den hausnarketa bat ondoren; ” Aitak semearengatik lanean sakrifikatzea erabakitzen du bizi hobea izan dezan. Semeak alabarengatik berdin eginen du. Eta alabak ohiturak galdu gabe semearengatik ere bihotz onez noski, berdintsu jokatzen du. Horrela jenerazioz jenerazio. Eta, non da aldaketa?”

BEHARRA, DERRIGORRA ETA AUTUA.

Beharrari buruz aritzeko eta naiz eta beharra modu, denbora eta leku ugaritan azaldu daitekeen agintariek ( jeneralizatu) geure ikasgaiak (beraien interesez) eskeini dizkiguten moduan teoria redukzionistara ( bat hau da egia!, ta beste ehun horiek gezurra) bideratzea egokiago iruditu zait . Horrela hausnarketarako eta kosnpiratzeko aukera uzten da zabalik (jejeje…). Hemen errealitate bat; Ameriketako Estatu Batuetan ( adb) gazteriari gogor kolpatuz ekonomikoki bereziki (eskola ezin ordaindu, etxean xoxik ez, etb,…) behartuak sentiarazten dituzte derrigortuak ez esatearren kasuko Sakrifiziorako gorpu izateko hautagaitzarako USA Army. Gehienetan erabili formula bera ain zuzen. Lehenik arazoa beraiek sortu , erreakzioa eragin eta soluzioa ere beraiek ipini. Eskaintzen dutena hezkuntza, soldata, …USA Army n alistatu ezkero. Beraz, izenburuan AUTUA azkena ipintzearen arrazoia horixe zen. Beharturik eta maiz derrigorturik eginiko AUTUA delako ain zuzen ere.

EKONOMIA (?)

Egungo sistema esklabista moderno honek ekonomiari dagokionez egin duen bakarra hiztegian esanahi batekin ipintzea izan da. Kontsumizio zentzugabea zentzutzeko konpetentzia umetandik sartuaz  geure garunean lotsagabe.

Ekonomia diruari lotua denez eta lanerako arrazoi printzipala dirua denez , eta baita ere ekonomia/sistema monetarioa diseinatua denez aurrez , gizarte konformista aurrean izanik moneta kontrolatzen duenak ezjakinari ezustekoak latz ematen jarraituko du.

Aipatzearren; – Unibertsitatera ikasgaien lista eta lanpostu zerrenda eskuan dutela irixten dira gazte ugari.

Honeri teknolojiaren errealitatea erantsita egin beharreko galderak erabat aldatzen dira. Izan ere teknolojiak aurkako norantzan diren bi errealitatetan koka gaitzake. Batetik eta egungo egoera zein norantzatan bideratua duten diruzainek ikustea besterik ez dago. Orainarte moduan teknologiari erabilera zapaltzailea ematen jarraituaz eta diruak naiz eta balio errealik ez izan bere menpeko gaituenez lanik gabe argitzen doan zerua laino beltzez josiko da, edo daiteke ia zihurtasun osoz. Eta beste alderuntz berriz teknologia Humanoak ditugun behar printzipalak asetzeko, hezkuntzarako, inteligentzia ( denok) garatzeko, erabiliaz inork etzuen inorentzat lanean jardun beharrik. Dirua erabat zentzugabe bilakatuaz. Azken batean ez al gara esklabu behar horiek asetzeko eta energiagatik lanera joaten diruaren truke? Eta, norberak benetan gustuko duena lantzeko nahi adina denbora izango luke adb. Begiratu bestela puntako musikalariei, Einstein alako zientzialarie, etb,…ez al zuten hauek eta dute batzuek oraindik nahi adina denbora sakontzeko eta hobekuntzaz betetzeko gustuko duten bidean?

esklabu

“Gustuko duzuna ez du zertan mugaturiko aukera kopuruan agertu beharrik gaur egunean gertatzen den moduan.”

Izen burua aukera erreala ematen du dela etorkizun hurbillean, eta gure esku dago doako lana gutxiengo batentzako egin ala denon askatasunerako eta maitasunarentzako DOAIN LANA EGITEA.

Husnartu, ikertu eta jakintza handitzeko da testu eta hausnarketa motz hau. Bide gurutzean gara, bidea senti dugu zein den. Norantza jo ikustea falta zaigu. Arnastu sakon eta irmoa behar duen erabakia hartzea norberak garrantzitsua iruditzen zait niri behintzat.

GOXATU BIHOTZAK!

IKUSI

https://www.youtube.com/watch?v=Ifmzg-LFkxQ

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s