http://www.youtube.com/watch?v=BUSCiSmFfv0
Banoa! abiatzeko esan nion ni naizen horri.
Zein ingurunetan ago?Kuriosidadeaz oroitzean.
Pentsamenduan soilik gordetako galdera aunitz ingurunea onartzean.
Hitzez entzutea erabakigarri zait, hitzez ulertzea ondorenerako. Hau da; ostikoa jaso ta gerorako.
Alborik gabeko bidean derrepente…
-Garbi dut, lehen aldiz mugitzen zaren toki oro berria dela, bertakoarentzat datorrena bezelaxe. Eta orduan zaizkit benetan sentimenak nabarmen gizentzen. Orduan da baita ere, neska bat su betez maitaturik naizela eta ahuldadetzat diagnostikatu dudala, sentikor nagoenez bulnerablea naizela ta ez dudala maite benetan, edo ez dut maite! ulertzea.
Joan zenean berriro nabaritu nuen sentimenen gizentzea aurrekoaren antzekoa zela. KLIK!
Etorrerako mugak bueltakoan irekirik egoteko giltza ez nuela iada konturatu naiz. Eta bera muga hoietatik at joan da.
-Dirua eduki arren sozialki gune itxi batean izatea bizitza ezsoziala errepikatuaz lagunen ta kale bizitza billa joan nintzen.
Jendearekin sozializatzearen plazerra ilusioaren pare agertu den unea heldu da esklabu sozialen kaleetan. KLIK!
Geure zati bati sekretuzko begiez dut begi gehiagorekin batera, aurrez jakina zen bizitza ezkutua publikoan eginez. Lotu ginen gustora eta sentimendu xelebrearekin. Geure ingurunean ginen non geundenaren ezjakintasun punttu batekin.